miércoles, 21 de octubre de 2015

ORIAKO IBAI BAZTERREN GARBIKETA AUZOLANEAN

Beste behin ere, bosgarrenez jarraian, andoaindarrei deialdia egiten diegu Andoaingo erdigunetik igarotzen den Oria ibaiaren ibai bazterrak auzolanean garbitzera. Auzolan honen helburu nagusiak honakoak dira:

  • Auzolanaren balioa aldarrikatzea hainbat egoera edo arazori irtenbidea emateko bide gisa baita, herritarrok gustuko ez ditugun gauzak aldatzeko dugun gaitasun eta ahalmenaren adierazgarri.
  • Herritarrok osasuna, ingurumenarekin dugun ardura adierazi, hala nola ingurumenarekiko kontzientziazio naiz sentsibilizazioa bultzatu, bizi kalitate hobetzeko helburuz.
  • Instituzioei ( Eusko Jaurlaritza, Aldundia, Ur Partzuergoa eta Udala) eskatzea, exijitzea, dagozkien ardurak bere gain hartzea eta behingoz Andoainen ere, ibaira ur kutsatua isurtzez uztea.


Aldaketarik ez, hobekuntzarik ez.

Zori txarrez, iaz egin genuen azterketa eta diagnostikotik ez dago aldaketarik ( atxikita behean iazko azterketa). Beraz, andoaindarron erdiak gutxienez, sortzen ditugun ur zikinak eta industriak sortzen dituenaren erdia baino gehiagok Oria eta Leitzaran ibaiak zikintzen jarraitzen dute. Hau gaia bideratzen duen 91/271/EEE zuzentarauaren aurka doa, zeinaren ondorioz, 2000 biztanletik gora dituzten herrien ur-beltzak hodiratuak eta araztuak izan behar zuten 2005 ingururako.
Eta badirudi luzerako dugula.Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 2013ko irailean, parlamentariek eginiko galdera baten ondorioz egin zuen txostenean, Ziako aldean egin beharreko lanak ( kolektorea eraiki, loturak …) 2021erako programatuak daudela adierazten du, 15 urteko atzerapena Europako araudiarekiko, 3.800.000 euroko balioarekin eta URAk ( Eusko Jaurlaritzak) egin beharrekoak. Baina are xelebreagoa eta larriago da Leitzarango ur-beltzekiko egoera: ez da inon agertzen horko lanik eta Aldundiaren arabera, lan horiek eginak daudelako omen. Egun Leitzaranera etxeetatik zuzenean isurtzen ari gara ur-beltzak, begiratu besterik ez dago.

Beraz, berriz ere diogu, lan handia dute instituzio ezberdinek eta bereziki Eusko Jaurlaritzak gure kasuan ur-beltzen kudeaketa eguretzen baina badirudi lehentasunetako bat izan behar zuenak duela urte asko utzi ziola izateari, agenda politikoetan behintzat. Eta horrek galdera batzuk egitera bultzatzen gaitu: non geratzen da “ Kutsatzen duenak ordaindu egin behar du” maxima edo esaldi? Nori ordain arazi behar diogu? Agian Ibarretxe, Lopez eta Urkulluri Eusko Jaurlaritzako arduradun nagusi gisa? Horrelako lanek bai dakartela herritarron bizi kalitatearen hobekuntza eta era berean erakusten dute gizarte bat , gure, hobetzen ari dena.

Dei egiten diogu beraz herritar orori urriaren 31an Burrunbak eta Eguzkik antolatu dugun auzolanean parte hartzera. Horretarako 15:30etan elkartuko gara Allurralde kiroldegiaren atean eta amaitzean mokadutxo bat ere izango da partaideentzat.

BURRUNBA eta EGUZKI 2015eko urrian.

Informazio osagarria
Erakundeek badute zereginik oraindik
Esan bezala, lan ugari eta diru asko inbertitu dute erakundeek herrialdeko ur zikinen naiz horniduraren azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko baina ez dute denak maila berean egin eta ondorioz hainbat gauaz daude egiteke.
Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak 2004, egin beharreko lanak erdibana ordaintzeko akordio sinatu zuten: gaur egun, atzerapenarekin bada ere, Gipuzkoako Aldundiak hartutako konpromezu gehienak bete dituen bitartean, Eusko Jaurlaritzak, hitzarmenetik hamar urtetara, ez du ia dirurik jarri eta horrek ondorio zehatzak ditu Andoaini dagokionean:
- Kale Nagusitik Donostia aldera dauden auzoetako( 17 poligono ia guztia, herriko etxeak, Ondarreta, La Salle etorbide inguruko kaleak, Kale txiki, Ama Kandida, Bazkardo…) ur zikinak, zeinak Errekabeltz edo Ziako erreka aldera isurtzen diren, egun araztu gabe, zuzenean Oriara isurtzen jarraitzen dugu. Berdin gertatzen da egun Leitzaran ibaia isurtzen duten Aingurasutegi, Olagain, Joakin Larreta kaleetako ur zikinekin ere.
- Inguru guzti horietako azpiegiturak ( ur zikinen kolektorea nagusiki) eraikitzen hasi ere egin gabe daude, beraz irtenbidea, ez dirudi epe motzeko gauza izango denik.

Andoaingo Udalak ere badu zereginik
Atzerapen honetan Andoaingo Udalak ere badu bere ardura. Andoaingo udalaren esku dago, kale eta auzo ezberdinetako ur zikinak Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak eraikitzen dute hoditeria orokorrera lotzea, legegintzaldiz legegintzaldi egin gabe geratu diren lanak. Bide horretan, aurten egin diren zenbait lanen ondorioz, Zumea inguruko ur zikinak eta baita kale Nagusia, Berria, J.B: Erro eta ingurukoak ere, uda ezkeroztik araztegira doaz.
Egun esan dezakegu Ubilluts poligonoko ur zikinak hoditeriratzea falta dela baita txistoki pasealeku ingurura doazenak ere.
Eta noski kolektorerik ez duten inguru guztiko loturak ere falta dira.
Eguzki, 2014ko urrian

0 comentarios:

Publicar un comentario