viernes, 12 de agosto de 2016

AHTaren lanek iturburu bat agortu dute Sorabillan

 

 Halako zerbait gertatuko zela aurreratu genuen orain urtebete. 


 

 Sorabilla auzoko zenbait biztanlek BERRIA egunkariaren bidez jakinarazi dute, http://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2016-08-11/iturburu_bat_lehortu_dute_ahtaren_lanek.htm ur hornidurarako erabiltzen duten iturburuak ia urik ez duela ematen. Iturburu hori 8 baserriren hornidurarako erabiltzen da: 45 bizilagun, ganadua, baratzgintzatik bizi den baserria... denak hortik hornitzen ziren orain arte.

Kaltetu batzuk Goikoetxeberri inguruan. Argazkia: Berria

Kostata bada ere, obra kontratatzaileak, ETSk (Euskal Trenbide Sareak) azkenean onartu du, arazoaren eragileka izan direla eta momentuz nolabaiteko irtenbidea ematen ari zaio eragindako egoerari zisterna bidez ura eramanaz baina hau behin behineko moldaketa bat baino ez da.

Hortxe dago koska orain: Sorabillako auzotar hauek ea nola ziurtatuko duten uraren hornidura etorkizunean.

Zoritxarrez, eguzkikook ez gaitu ezustean harrapatu albisteak. Izan ere, duela urtebete, AHTren zati honetan  egiten ari diren tunelean izandako gertakariaren ondoren, non tunelaren zuloan urak gainezka egitearen ondorioz ( unerik larrienean 400 m3/orduko isuri ziren) harrapaladan langilez uste beharra izan zuten, halako zerbait gertatuko zela adierazi baikenuen. Ikusi: http://eguzkiandoain.blogspot.com.es/2015/07/aht-eko-tuneleko-uholdeak-zizurkil.html

Garbi utzi nahi dugu gu ez garela besteak baina bizkorragoak edo ez dakigula beste inork baino gehiago, informazioa bildu baino ez dugu egin, AHTa eraikitzeko txosten teknikoetan adierazten zuena nagusiki. Izan ere, txosten tekniko horietan nabarmen agertzen bait da inguru oso sentibera bera dela Andoain- Aduna eta Aduna- Zizurkil ibilbideak igaro behar duena, ia dena tunel bidez, gune karstiko ia ezazaguna ( datu gutxi ezagutzen direna ebaluaketa zehatzago bat egiteko) eta azterketa gehiago eskatzen duena. Honen harira Andoaingo Udalean duela dozena bat urte mozio bat onartu zen ingurue horren azterketa geologikoak egiteko baina ez zen inoiz gauzatu.

Hementxe dago iturriaren biltegia. Argazkia: Berria
Honek garbi uzten du, halako egitasmoen inguruan egiten diren ingurumenaren eraginerako azterketak, kalteen neurketak e.a. ezer gutxirako balio dutela, tramite hutsa direla, baimenak lortzeko eman beharrezko pausoak. Hala, ez dugu txostenik topatuko egitasmoa inguru horretan sortzen dituen kalteengatik aurrera eraman ezin dela esango duenik; beste aukera bat bilatzea gomendatzen edo eskatzen dutenik. Izan ere, ikerketa horiek lanak bultzatzen dituzte herri erakunde berberek ordaintzen dituzte eta beraiek kontratatzen dituzten ebaluaketarako enpresak badakite aldez aurretik zein izan behar duen txostenaren emaitzak: lanak egin daitezke, egitasmoa jasangarria da.

Ez da inguru honetan gertatzen den lehen kasua, izan ere Zizurkilen ere kezxatu omen dira iturbururen bat lehor delako, Asteasun tunela behera etorri eta gutxira bi erreka lehortu zirenaren berri eman zuten auzotarrek eta AHT Gelditu Elkarlanak,( http://www.berria.eus/paperekoa/3128/003/001/2015-07-11/eten_baturaren_bidean.htm ) Anoetan beste bat, Adunan, Legorretan, Udalaitzen.... Eta zenbat iturburu naiz errekasto ez ote dira urik gabe egongo dagoenerako eta inork salatu ez?

Ondorioak, edozein eratakoak direla ere, herritar guztion artean ordainduko ditugu, beti bezala.




0 comentarios:

Publicar un comentario