martes, 25 de abril de 2017

Kuadrilen egunean BIRZIKLATU!!

Urteroko moduan Andoaingo Santakrutz jai herrikoiak gerturatzen ari zaizkigu apirila amiera honetan ere. Andoaingo Eguzkiko taldetik aurten ere gure aletxoa jarriko dugu festa hauetan zehar ahalik eta hondakin gutxien sortzeko. Horretarako aurten ere Txozna Batzordean parte hartu dugu eta bertan edalontzi berrerabilgarria bultzatu dugu. Honela pertsonako hamarnaka edalontzi kontsumitu beharrean bakarra erabiliko dugu festa egunetan, modu honetan hondakin eta zabor asko ekidinez. Gogoratu hondakinik onena sortzen ez dena dela. Honekin batera Txozna gunean birziklatzeko edukiontziak jarriko ditugu administrazioarekin elkarlanean eta kuadrilen egunan, maiatzak 2, urtero burutzen den bazkarirako boltsa desberdinak banatuko ditugu. Alde batetik boltsa konpostagarriak banatuko ditugu kuadrilen artean soberan geratzen den hondakin organikoa bertan sartu eta konpostatzera bidaltzeko eta bestalde boltsa hori batzuk banatuko ditugu plastikoak eta bildukiak jaso eta birziklatzera bidaltzeko.


Ziur gaude partaide guztiak behar dan bezela jokatuko dutela hondakin sorreraren aurrean eta bakarren batek zalantzak baditu, argituko dizkiogula, Izan ere hondakinak bereizi eta birziklatzera bidaltzea oso lan erreza da. Honekin gure ingurumenaren alde egiten dugu, birziklatzera bidaltzen ditugun hondakinak berreskuratzen ditugulako eta horrela beharrezkoa den lehengaia ez dugu amalurratik ateratzen. Gainera Andoaindik 3km-etara inposatu nahi diguten erraustegi toxikoaren aurka egiteko balio du, beharrezkoa izango duen zabor nahasi-elkagaia sortzen ez dugulako eta alternatiba osasuntsuago baten alde egiten dugulako. Norabide honetan pausu guztiak garrantzitsuak dira gipuzkoarren boltsikoa zulatu eta osasuna arriskuan jarri nahi digun erraustegia ekiditeko.

Horregatik animatu nahi zaituztegu, datozen Santakrutzetan, baina aurrerantzean ere jokabide arduratsua izatea hondakinen kontuan eta jarrera egokiak izatea, izan ere horrela guztiok ateratzen gara garaile.
Ondo pasa!!!



Andoaingo Eguzki 2017-ko apirila.

0 comentarios:

Publicar un comentario