lunes, 8 de mayo de 2017

100dik gora lagun errauskailua eraikitzeko lanen aurka Andoainen


Gaur arratsaldeko 7tan konzentrazio bat egin da Zubietako errauskailuaren lanen hasieraren aurka eta alternatiben alde. Bertan ehundik gora andoaindarrek parte hartu dugu.

Izan ere, ez da geldiriki egoteko unea, ez da etsitzeko unea, hortzak estutu eta egitasmoari aurre egitekoa baizik. Bai, aurre egin hondakin gutxiago sortuz; aurre egin zaborra ondo bereiziz; aurre egin konpostatuz... Baina une honetan ez hori ez da nahikoa, gure ezadostasuna haserrea, amorrua... adierazteko unea da. 

EAJak Gipuzkoako Aldundirako hauteskundeak irabazi zituenean, 2015ean, nahi zuena egiteko bidea libre izango zuela pentsatu zuen baina bai zera! Ia bi urte kostatzen ari zaie lanak hastea eta Gipuzkoako 20 herri baina gehiagotan deitu dira konzentrazioak. halako gutxi esperoko zuen orduan! 

Orain guri dagokigua azeleragailua zapaltzea, inoiz baina gehiago garela erakustea eta gure, Gipuzkoako, gipuzkoarron osasunaren etorkizuna, ingurumenarena eta baliabide ekonomikoak kinkan jartzeko prest ez gaudela. Alternatibak baude, osasuntsu eta merkeagoak zeinak 2009 jarri ziren martxan.

Horregatik, datozen egun eta asteetan egon daitezkeen  mobilizazioei adi egoteko eta parte hartzeko eskatzen dizugu.

0 comentarios:

Publicar un comentario